Entradas

Mostrando entradas de enero, 2019

ARTE GARAIKIDEAREN ESKUTIK ANIZTASUNAREN KONTZEPTURA HURBILTZEN

Arte garaikideak bizi garen gizarteko gertuko gaiak islatzen ditu, egun bizi ditugun errealitateko gaiak modu ezberdinetan erakusteko aukera eskainiz. Hortaz, eztabaida politiko eta sozialerako gune izateaz gain, hezkuntzarako baliabide pedagogiko gisa lagungarria izan daiteke eta izan da, gu geu ikasle garen neurrian. Egin dugun bidaia honetan zehar izan ditugun sentimendu kontrajarriek aniztasunaren kontzeptu sozialera hurbildu gaituzte, guztiak aniztasun horren parte sentiaraziz eta protagonista bihurtuz. Erakusketaren gidaria, dinamika parte-hartzaileen bitartez, gure sentimendu, sentsazio eta esperientzien bidelagun izan da; enpatia, zapalkuntza, pribilegio sentimendu... kontrajarriak biziaraziz. Ezagutza denon artean osatzen joan gara, guztion bizipenak lagungarriak izan direlarik hausnarketa sakonago baterako bidean. Honekin batera, lagungarria izan zaigu gidariak artelanak aurkezterakoan erabili duen modu librea; batetik, guri egindako galdera irekien bitartez egitea eta

ANIZTASUNAREN INGURUAN... AURREIRITZIAK

Gaur egun etengabe erabiltzen den hitza da aniztasuna, baina hau definitzeko zein hitz erabiliko genituzke? Argi dago pertsona bakoitzak hitz ezberdinak erabiltzen ditugula eta hauetako batzuk ondorengoak dira: Aberastasuna: aniztasuna modu aberats batean ikustean datza, hau da, ezberdintasun orok pertsona berezi eta bakarrak egin gaituela ohartzea. Ikaskuntza: aberastasunarekin zuzenean lotuta dagoela esan dezakegu, aniztasun honi esker, gizakiok modu batean edo bestean, erabateko eta etengabeko interakzioan gaude eta honek, ikaskuntza ekartzen duelarik.  Inklusioa: gizartean aurki dezakegun aniztasuna errespetatzea eta onartzea ezinbestekoa da guztion arteko elkarbizitza sustatzeko eta norberaren giza eskubideak aitortuak izateko. Berdintasuna - ezberdintasuna: guztiok berdinak garenez ezinbestekoa da gure gizartean inolako bazterkeriarik ez egotea. Aldiz, berdintasun honetan pertsona bakoitza oso anitza dela esan daiteke, denak baikara ezberdinak eta bakarrak eta denek bai

PRIMERA SESIÓN, PRESENTACIÓN Y NOS EMPEZAMOS A CONOCER MAS PROFUNDAMENTE.

En el día de hoy, 28 de enero, hemos tenido la primera clase practica de la asignatura IKT. Como la profesora era nueva para nosotras ya que anteriormente no habíamos tenido ningún contacto o ninguna clase con ella, Nesi ha hecho una breve presentación sobre ella y sobre su recorrido profesional. Como somos un grupo pequeño formado por dieciséis alumnas esto me ha llevado a sentirla más de cerca, gracias a su cercanía. En primer lugar, nos ha hablado sobre la asignatura en general: las temáticas y talleres que vamos a ir trabajando, la relevancia de las TIC en Educación Infantil, el trabajo modular y el calendario respecto a esto ya que en algunas clases vendrá Joxemi a ayudarnos, las actividades y la evaluación en cada una de ellas, etc. Debo añadir, que mis prejuicios o expectativas relacionadas con esta asignatura eran muy bajas ya que siempre he pensado que las TIC no tienen gran función en la etapa temprana. Pero después de habernos presentado la guía que vamos a ir trabajan

ONGI ETORRIAK! BIENVENIDOS/AS!

Imagen
Kaixo! Ongi etorriak esperientzia berri honetara! Esperientzia berri hau hasteko gogotsu eta intrigaz beteta nago. Blog honetan, sarrera ezberdinak aurkituko dituzue, hala nola, aniztasuna eta hezkuntza modulu lanari lotutako talde hausnarketak, IKT irakasgaiari lotutako lanak, IKT saio praktikoetan egiten dugunari buruzko egunerokoa eta abar.   Lan egiteko modu ezberdin baten hasiera da honakoa, zenbait hitzaldi entzungo ditugu, erakusketa ezberdinak bisitatuko ditugu, hauen inguruko hausnarketak egingo ditugu... Ziur nago guzti hauek gure lana aberasten lagunduko digutela! Besterik gabe, zuen gustukua izango delakoan nago! Ongi etorri, Ianire.  Hola! Bienvenidos/as a esta nueva experiencia!  Tengo muchas ganas y mucha intriga para empezar esta nueva experiencia! En este blog, podréis encontrar diferentes entradas, entre ellas, las reflexiones realizadas en grupo relacionadas con el trabajo modular diversidad y educación, trabajos relacionados con la asi