"BANDOEI EGIN GABE MEN OTE GENEZAKE OMEN?"
Euskadin azken hamarkadetan gertatu denaren inguruko lekukotasunak biltzen dituen erakusketa honek, aniztasunarekin lotura zuzena duen gaia jarri du mahai gainean. Gure herrian azken hamarkadetan gertatu izan denaren historia hain zuzen. Orokorrean, gertutik bizi izan dugun gaia izan da: lagunartean, familian eta kalean hitz egindakoa, hori bai, gehienetan, konfiantza giroan. Hala ere, testuinguru batzuetan gai tabu bat izan dela ere esan beharra dago. Kuriosoa da gai honek eskolan izan duen presentzia falta adibidez, gertuko gatazkak, gureak direnak eta askotan lehenengo pertsonan bizi izan ditugunak bazterrean utzi dira. Gatazken inguruko ikuspegi berri batera pasatzea ezinbestekoa da, bai eskolaren egunerokotasunean baina baita gure herriaren historian gertatutakoak lantzeko garaian ere. Hortaz, ezinbestean, gatazkak modu hezigarrian lantzea ezinbesteko pausua da. Bideoetan lekuko ezberdinek bizitutako esperientziak entzuteko aukera izan dugu erakusketan. Memoria hurbil